• Euskararen telefonoa Behatokiaren doaneko zerbitzua da. Hizkuntz eskubideen urraketei konponbidea emateko tresna zuzen eta eraginkorra izan nahi duen zerbitzu hau Euskal Herriko edozein herritarren eta elkarteren eskura dago.


  • Zerbitzu honetara jo dezakezu:

    Kexa egiteko:
    Euskara erabiltzeko duzun eskubidea ez badizute errespetatu edo euskara erabiltzeagatik kaltetua izan bazara.

    Argibide eta aholkuak eskatzeko:
    Zeure hizkuntz eskubideen inguruko aholkularitza juridikoa behar baduzu.

    Jokabide eredugarria txalotzeko:
    Euskaldunon hizkuntz eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten erakunde publiko zein pribatuen jokabide eredugarria zoriondu nahi baduzu.

  • Sistema berriaren bidez kexa edo zorionik ez baduzu bideratu,
    sakatu ERABILTZAILE BERRIA


  • Erregistratuta bazaude, sakatu ERREGISTRATUA


  • Helbide elektronikorik ez baduzu, sakatu E-MAIL

  •   
    Kexak eta zorionak helarazteko sistema berria prestatu dugu, horri esker, igortzen dizkiguzun kexak eta zorionak arinago bideratu ahal izango ditugu.Plazaguneak garatutako wegbunea